Aurrekoan aipatu bezala, badaude hainbat
tresna ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan lagungarri direnak. Baina zeintzuk
dira ikaskuntza mailan eraginik handiena dutenak?
C4LPT web orrialdeak, mundu guztiko 531
profesionalen laguntzaz, 2011 urteko ikaskuntzarako 100 tresna hoberenen
zerrenda atera du. Zerrenda honek besteentzako edukiak sortzeko eta banatzeko,
zein norberaren ikaskuntzarako erabiltzen diren tresnak hartzen ditu kontuan.
Jarraian duzue ikusgai ranking-a.