2012/02/29

Ikaskuntzarako tresnak

Aurrekoan aipatu bezala, badaude hainbat tresna ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan lagungarri direnak. Baina zeintzuk dira ikaskuntza mailan eraginik handiena dutenak?

C4LPT web orrialdeak, mundu guztiko 531 profesionalen laguntzaz, 2011 urteko ikaskuntzarako 100 tresna hoberenen zerrenda atera du. Zerrenda honek besteentzako edukiak sortzeko eta banatzeko, zein norberaren ikaskuntzarako erabiltzen diren tresnak hartzen ditu kontuan. Jarraian duzue ikusgai ranking-a.

2012/02/25

IKTak eta HEZKUNTZA

Gaur egun inork ezin du zalantzan jarri teknologia berriek gizarte mailan daukaten presentzia izugarria dela. Eskola gizarte horren isla denez, geletan ere pisu garrantzitsua hartu du teknologiak azken urte hauetan. Horrela, IKTak bihurtu dira gaitasunak lantzeko eta garatzeko oinarrizko tresna eta baliabide. Izan ere, hauek eskaintzen dituzten aukera ugari eta ezberdinek zortzi gaitasunak garatzeko euskarri dira.



2012/02/14

Abentura berri baten bidean...

EHUko ikasle bat naiz. Teknologiaren munduan ez naiz batere trebea, baina blog honen bitartez nire ezagutzak aberasten saiatuko naiz. Erronka berri honen hasiera besterik ez da hau. Aurrerantzean izango duzue nire berri.