2013/02/26

Hizkuntzaren Didaktika

Gabon!
 
Bihar Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza irakasgaiaren azken eguna da, taldekako proposamen didaktikoak aurkezteko eguna hain zuzen ere.
 
Irakasgaiaren lehenengo zati honetan hainbat ideia eta kontzeptu landu ditugu, zeinak zeharo baliagarriak izan diren hizkuntzaren irakaskuntza ikuspegi komunikatibo eta dialogiko batetik ulertzeko.
 
Jorratutako hau guztiau lan ezberdinen bidez praktikara eraman dugu. Blog-ean zehar zeregin hauek ikusgai dituzuen arren, lana erraztekotan, jarraian zerrendatuko dizkizuet:
 
 
Baliagarriak eta interesgarriak izango zaizkizuelakoan, agur! 

2013/02/18

Proposamen didaktikoa

Egunon!
 
Berriro ere hemen naukazue. Oraingo honetan taldean prestatzen dihardugun proposamen didaktikoaren berri ematera natortzue. Nire taldekideek eta nik gaia aukeratzeko hainbat buruhauste izan ondoren, jolas eta jokoen ingurukoa egitea erabaki dugu. Izan ere, haurrek gustuko duten gaia izateaz gain, giro alai eta entretenigarri baten baitan ahozkotasuna jorratzeko aukera paregabea eskaintzen du. Jadanik hasiak gara buru-belarri lanean eta badaukagu planteamendu orokorra zehaztuta eta argitaratuta. Pixkana lana osatzen eta garatzen joango gara, hilabete bukaerarako amaitua izango dugularik. Interesa izanez gero, esteko honetan duzue ikusgai. Espero dut erabilgarria eta zuen gustukoa izatea!

 

2013/01/08

Esku-hartzea: BUKATUTA

Jakin badakizuenez, praktika aldian nik neuk diseinatutako esku-hartzea aurrera eraman behar izan nuen. Gabonak bukatzearekin batera interbentzio horri dagokion lana ere bukatu dut. Jarraian duzuen estekan lanaren azken bertsioa duzue ikusgai. Hobetzeko proposamenik izanez gero, entzuteko eta moldatzeko prest nago. Ea interesgarria iruditzen zaizuen!

Urte Berri On!!

Aspaldiko!
 
Jadanik badira 8 egun urte berria hasi genuenetik eta ia hiru hilabete blog honetan sarrera berririk argitaratu ez dudanik. Ordutik gauza asko gertatu dira, tartean praktika aldia. Bi hilabete hauetan bizitakoa esperientzia izugarria eta aberasgarria izan da. Oso oroitzapen onak daramazkit eta ez ditut erraz ahaztuko.
 
Urte berria primeran joango zaizuelakoan, hurrena arte!