2012/05/20

PREZI: aurkezpenak

Hona hemen Web 2.0 munduko beste herramienta oso interesgarri eta erabilgarri bat: PREZI.

Prezi aurkezpenak egiteko aplikazio bat da. Orain arte erabili izan diren diapositiba tradizionalak eta banatuak (banan-banan agertu izan direnak) alde batera uzten dira eta beste modu dibertigarriago batean funtzionatzen duen euskarri bat jartzen da praktikan. Lamina infinitu batean kokatzen dira irudiak, testu, bideo edo bestelako objektuak, geroago modu ordenatu batean aukreztuko direnak.

Aplikazio honek aurkezpen ez-lineal bat egiteko aukera ematen du, mapa bisual batean zoom-arekin jolastuz. Objektuen eta markoen arteko bide bat eratu daiteke eta horrela erabiltzaileak finkatutako ordena jarraitu daiteke aurkezpena egiterakoan.

Aurkezpena nabigatzailearen lehio berri batean egin daiteke eta nahi izanez gero, interneta erabili gabe aurkeztu daiteke aurretik deskargatuz gero.


Jarraian, guk geuk egindako tutoriala duzue ikusgai. Ea lagungarria zaizuen!!



2012/05/05

GLOGSTER: hormairudiak online

Ikasgelan proposaturiko herramienta bat ekarri nahi dizuet lerro hauetara: GLOGSTER.

Jarraian, labur-labur eta ahalik eta argien tresna honi buruzko hiruzpalau kontu argituko dizkizuet:

ZER DA GLOGSTER?
Hormairudi digitalak sortzeko aukera ematen duen Web 2.0 tresna da. Herramienta honen bidez egiten diren posterrak inprimatu, webgune batean txertatu (blogean, adibidez) edota arbela digitalean proiektatu daitezke. Beraz, aukera ugari jartzen ditu erabiltzailearen eskura.

ZERTARAKO ERABIL DAITEKE GLOGSTER?
Hormairudi hauek erabilera anitzak izan ditzakete gure ikasgelan:
  • Proiektu baten azken emaitza azaleratzeko bitartekari gisa erabil daitezke.
  • Edozein motatako aurkezpenak egiteko laguntza edo euskarri gisa erabil daitezke.
  • Zehaztutako gai baten edota gai libre baten inguruan ikasleen sormena eta irudimena bultzatzeko baliagarriak izan daitezke.
  • Ikasleen motibazio eta interesa pizteko baliagarriak izan daitezke.
  • ...

NOLA ERABILI GLOGSTER?
Glogster erabiltzea oso erraza da. Interneten trasteatuz gero, tutorial asko daude Glogster-en inguruan. Horrela, irakasleei bideratutako tutoriala aurkitu dut nik. Nahiz eta erdaraz dagoen (zoritxarrez euskaraz ez dago material gehiegirik), lagungarria izango zaizuela uste dut.

Berriro bueltan!!

Aspaldi ez dudala ezer berririk gehitu, lanez lepo ibili naiz eta denbora faltan. Baina berriro ere zerbait idaztera ausartu naiz, denbora batez baztertutakoa berriz hartzen ahaleginduko naiz. Hala ere, ezin dut berriz ere blogean idaztea ohitura bihurtuko denik agindu, garai zailak baitatoz: AZTERKETAK!!

Izango duzue laster nire berri!! Agur.