2012/10/19

Esku-hartze proiektua

        Haur Hezkuntzan ahozkotasuna lantzea garrantzitsua dela ez du inork zalantzan jartzen. Testuinguru baten baitan testu-genero ezberdinak jorratzea ezinbestekoa da, ikasleen aurrezagutzetatik eta interesetatik abiatuz jakintzan sakontzeko. Ideia hori abiapuntu eta oinarri bezala harturik, nire esku-hartzearen diseinuan dihardut.  
 
         Jarraian duzuen estekan nire lanaren garapena ikus dezakezue. Zuen interesekoa eta gustokoa izatea espero dut!
 

2012/10/09

Esku-hartze proiektua

           Ahozkotasunaren gaineko esku-hartze bat diseinatu eta aurrera eraman behar dut. Blog honetan egindako aurrerapenen, izandako zailtasunen edota ateratako ondorioen berri emanez joango naiz. Horrela, sarrera hauek izango dira nire proiektuaren garapenaren lekuko.
 
          Hasteko, abiapuntua zein den zehaztekotan, lanaren jarraibideak dituzue ikusgai:

 
 

Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza

Oraintsu aipatu bezala, Haur Hezkuntzako Graduan dihardut buru belarri. Ikasturte osokoa den "Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza" irakasgaian hain garrantzitsua den ahozkotasuna Haur Hezkuntzako ikasgelan nola landu ikasten ari gara. Kontzeptu eta ideia interesgarriak lantzen ari gara alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuz. Egiten dihardugunaren gainean interesa baldin baduzue, eskuineko zutabean (egutegiaren azpian, zehazki) baduzue ikasgelako beste hiru kiderekin sortutako blog-a. Bertan trasteatzera animatzen zaituztet hainbat konturen berri izan dezazuen. Bestalde, ipuinaren irudian klikatuz gero, gure ikerketaren (ipuina eta ahozkotasuna HHko gelan) nondik norakoak ikusteko aukera izango duzue. Zuen gustukoa izango delakoan, agur bero bat!!

Aspaldiko!!


Badira hilabeteak blog-a berritu ez dudala, baztertu samar izan dut azkenaldi honetan. Hilabete hauetan gertatutakoaren laburpen txiki bat egingo dizuet: Atzerriko Hizkuntzako Diplomatura bukatu nuen ekainean eta gero hain mereziak nituen oporrez gozatu nuen. Irailean berriro ere ikasketei ekin nien, oraingo honetan Haur Hezkuntzako Gradua egiten nabil. Aurrerantzean izango duzue nire berri sarriago. Bitartean oso ondo segi!!