2012/05/05

GLOGSTER: hormairudiak online

Ikasgelan proposaturiko herramienta bat ekarri nahi dizuet lerro hauetara: GLOGSTER.

Jarraian, labur-labur eta ahalik eta argien tresna honi buruzko hiruzpalau kontu argituko dizkizuet:

ZER DA GLOGSTER?
Hormairudi digitalak sortzeko aukera ematen duen Web 2.0 tresna da. Herramienta honen bidez egiten diren posterrak inprimatu, webgune batean txertatu (blogean, adibidez) edota arbela digitalean proiektatu daitezke. Beraz, aukera ugari jartzen ditu erabiltzailearen eskura.

ZERTARAKO ERABIL DAITEKE GLOGSTER?
Hormairudi hauek erabilera anitzak izan ditzakete gure ikasgelan:
  • Proiektu baten azken emaitza azaleratzeko bitartekari gisa erabil daitezke.
  • Edozein motatako aurkezpenak egiteko laguntza edo euskarri gisa erabil daitezke.
  • Zehaztutako gai baten edota gai libre baten inguruan ikasleen sormena eta irudimena bultzatzeko baliagarriak izan daitezke.
  • Ikasleen motibazio eta interesa pizteko baliagarriak izan daitezke.
  • ...

NOLA ERABILI GLOGSTER?
Glogster erabiltzea oso erraza da. Interneten trasteatuz gero, tutorial asko daude Glogster-en inguruan. Horrela, irakasleei bideratutako tutoriala aurkitu dut nik. Nahiz eta erdaraz dagoen (zoritxarrez euskaraz ez dago material gehiegirik), lagungarria izango zaizuela uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario