2012/03/02

Zer da WEB 2.0?

Azkenaldian oso modan dagoen kontzeptua da Web 2.0. Askotan entzun dugu, baina badakigu zer esan nahi duen edota zein den jarraitzen duen filosofia edo pentsamendu?

Egia esan ez dago Web 2.0ren definizio zehatzik, baliabide teknologikoen bilketatik sortzen den kontzeptua baita. Hala ere, baditu ezaugarri nabarmen eta argi batzuk, zeintzuk ahalik eta laburren eta argien azaltzen saiatuko naizen.

 El Web 2.0 no es precisamente una tecnología, sino es la actitud con la que debemos trabajar para desarrollar en Internet. Tal vez allí está la reflexión más importante del Web 2.0"

[http://www.maestrosdelweb.com/editorial/web2/]

Web 2.0 erabiltzailean oinarritzen den diseinua da. Erabiltzaile guztiak autore dira, guztiek dute edukiak argitaratzeko eskubidea. Horrela, guztien arteko elkarreragin eta lankidetzatik ekoizten dira edukiak.


Honen antonimoa edo aurkakoa Web 1.0 litzateke, zeinetan erabiltzaileak ikusle pasiboak besterik ez diren. Beraientzat sortutako edukiak aldatzeko aukerarik ez dute, behatzaileak dira soilik.

Bideo labur honetan Web 1.0 eta Web 2.0ren arteko alderik nabarmenena azaltzen dute. Lagungarria izatea espero dut.



 

GEHIAGO EZAGUTZEKO: http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0 (euskaraz)
                                                http://www.maestrosdelweb.com/editorial/web2/
                                                http://definicion.de/web-2-0/

                                                

No hay comentarios:

Publicar un comentario