2012/03/12

Zer eskaintzen dio web 2.0k HEZKUNTZARI?

Web 2.0k ikaskuntza-irakaskuntza ulertzeko ikuspegi berri bat ekarri du:
·         Elkarlana eta partaidetza sustatzea => partaide guztien koordinazioa helburu komuna lortzeko.
·         Ezagutza denon artean eraikitzea => guztiak dira autore ezagutzaren eraikuntza prozesuan.
·         Irakaskuntzaren ohiko hierarkia apurtzea => denek denengandik ikasten dute, rol eta arau ezberdinak errespetatuz.
·         Irakaslearen “rol” berria eraikitzea => ezagutzaren iturri bakarra izateari uzten dio; edukien eta ingurune egokien prestatzaile eginkizuna du.
Jarraian duzuen bideoa oso lagungarria izango zaizuela uste dut, modu labur eta argian Web 2.0k hezkuntzari egindako ekarpena azaltzen baitu:

No hay comentarios:

Publicar un comentario